Ez dago emaitzarik

Ez dago emaitzarik - Chang, Thomas Ming Swi - . Berriz bila dezakezu datuak aldatuz.

Thomas Ming Swi Chang

Thomas Ming Swi Chang (Shantou, Txina, 1933ko apirilaren 8a) kanadar medikua da, zelula artifizialaren asmatzailea.

Aitona sendagilea zuen, eta bizikletan joan ohi zen aldirietan zituen gaixoez arduratzera. Montréalgo McGill Unibertsitatean (Kanada) egin zituen ikasketak, eta, artean ikaslea zela, munduko lehen zelula artifiziala asmatu zuen, 1957an. Changen burutazioa eragile biologikoak (entzimak, esate baterako) eduki zitzaketen plastikozko mikrokapsula ultrameheak egitea izan zen: plastikozko mintzaren irazkortasuna kontrolatzen bazuen, zelula artifizialaren pareta zeharkatzen zuena ere kontrola zezakeen, eta hala, benetako zelulen funtzio asko imitatzeko modua izan zezakeen. Fisiologiako espezialitatean Fisikako doktoregoa eskuratu ondoren, Changek odol artifiziala garatu zuen, lehen aldiz, eta giltzurrun, gibel eta pankrea artifizialak ere landu zituen. Nahiz eta organo artifizial horiek eragozpenak ere badituzten, Changen asmakizunak askotan erabili izan dira denboraldi baterako soluzio gisa. Kanadako Ordena jaso zuen. Wikipediatik informazioa lortu