Phillip Sharp

Phillip Allen Sharp (Falmouth, Kentucky, 1944ko ekainaren 6a) estatubatuar biologoa da.

Illinoisko Unibertsitatean eskuratu zuen kimikako doktoregoa, 1969. urtean; 1966tik 1969ra kimikako ikerketa-sailean jardun zuen eta doktorego ondorengo lanak egin zituen Kaliforniako Teknologia Institutuan, 1971 arte. Ondoren James D. Watson Nobel saridunarekin lan egin zuen New Yorken, Cold Spring Harbor Laborategian, biologia molekularraren alorreko ikerketak egiten. 1974an Massachusettseko Teknologia Institutuan sartu zen (MIT), eta minbiziari buruzko ikerketa zentroko zuzendari izan zen. 1991n sartu zen Teknologia Institutuko biologia-sailean. Garrantzi handiko ikerketak egin ditu geneetan material genetikoa nola antolatzen den ezagutzeko. Geneak sarritan etenak direla aurkitu zuen bere lanekin, Richard Robertsek bere aldetik egindako ikerketetan aurkitu bezala, eta lan horiengatik Medikuntzako Nobel Saria eman zieten biei. 1977an bi zientzialariok erakutsi zutenez, geneetan badira ezer kodetzen ez duten material genetikoko atalak, atal ez aktiboak, genea eteten dutenak; eten edo sekzio horiei ''intron'' izena eman zitzaien gerora. Zientzialari askoren ustez, intron horiek badute zerikusirik aldaera genetikoetan, eta garrantzi handikoak izan dira haiei buruzko ikerketak herentziazko eritasunen bilakaeran. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 68 bilaketa honetara 'Sharp, Phillip', Bilaketaren denbora: 0,02s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali